Menú principal
Inicio
Quienes somos
Contactar
Documentos AMPA
Agenda
Noticias
Galería fotografica
Información
Noticias externas
Enlaces
Encuestas
Descargas
Aviso legal
Archivo
Acceso





¿Recuperar clave?
Estadísticas
Usuarios: 44
Noticias: 152
Enlaces: 33
"EUSKARA ZABALTZEN": IPUIN LEHIAKETAKO OINARRIAK Imprimir E-Mail
martes, 06 de febrero de 2007

E U S K A R A    Z A B A L T Z E N

 KONTU KONTARI II 

 I IPUIN LEHIAKETAKO OINARRIAK

 

 

 
1)        Idazlanak euskeraz idatzita egon, orijinala eta argitaratu gabeak izango dira. Beste lehiaketa batean saririk jaso duen lanak ezin izango du parterik hartu.
 
2)        Kategoriak: 3 kategoria egongo dira: 
§       A kategoria: 1go eta 2. mailakoak 
§       B kategoria: 3. eta 4. mailakoak
§       D kategoria: 5. eta 6. mailakoak.
 
3)        Gaia: librea izango da, norberak aukeratua.
 
4)        Luzera: edozein kasutan, gutxienez 3 orri izango ditu, eta gehienez:
§       A kategoriakoak: 8 orri
§       B kategoriakoak: 10 orri
§       D kategoriakoak: 12 orri.
 
5)        Orriaren neurriak: DINA-5, hau da, folio erdia
 
6)        Marrazkiak, argazkiak, etabar itsatsi daitezke orrietan.
 
7)        Lana sobre batean sartuta ekarri beharko duzu. Sobre hori itxita egon beharko da eta bertan zure datu pertsonalak adieraziko dituzu (izen-deiturak, telefono zkia eta kategoria). Idazlanean ez jarri ez zure izenik ez beste daturik.
 
8)        Guraso Elkarteak laguntza / zuzenketa / itzulpen zerbitzu bat sortuko du. Hau da, testuak zuzendu eta hitzak edo esaldiak itzultzeko laguntza eskeiniko dugu, batez ere, etxean laguntzarik ez dutenentzako. Horretarako,  partehartzeko gonbidapenarekin batera gurekin harremanetan jartzeko eredu bat eskeiniko dizuegu. Posta elektronikoaren bitartez edo postontzia erabiliz Guraso Elkartearekin harremanetan jar zaitezkete.
 
9)        Epea: Lanak aurkezteko epea otsailaren 12an amaituko da. Egun horretan, 16:00etatik 17:00-etara Guraso Elkarteko gelan izango gaituzu. Adierazitako data baino lehenago aurkeztea nahi izanez gero, Zuzendaritzara jo ezazue.
 
10)     Epaimahaia Guraso Elkarteak izendatuko du eta bere erabakia itzulezina izango da.
 
11)     Balorazio irizpideak: Honako hauek baloratuko ditu epaimahaiak: hizkeraren naturaltasuna, aberastasuna, estiloa, orijinaltasuna, …
 
12)     Irabazleen izenak otsailaren 21an jakitera emango da, irabazle bat kategoria bakoitzean.
 
13)     Irabazleek beraien ipuinak irakurtzeko aukera izango dute, otsailak 23an egingo den ekitaldian. Egun horretan sariak eta dominak banatuko dira.
 
14)     Saria Euskarazko produktuen katalogotik aukeratu ahal izango da: liburuak, musika, multimedia, jolasak, …
 
15)     Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
 
< Anterior   Siguiente >
All Rights Reserved ©